Gizartea -

Euskara

Hiru urte barru 788.000 euskaldun izatea ezarri du helburutzat Eusko Jaurlaritzak

Jaurlaritzaren planak bederatzi helburu estrategiko biltzen ditu, hala nola, 25 urtetik beherako gazteen % 75 euskaraz hitz egiteko gai izatea 2020an.

Josu Erkoreka eta Bingen Zupiria sailburuak. Argazkia: EFE
Josu Erkoreka eta Bingen Zupiria sailburuak. Argazkia: EFE
Josu Erkoreka eta Bingen Zupiria sailburuak. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak 'Euskararen Estrategia Agenda 2017-2020' egitasmoa onartu du astearte honetako Gobernu-bileran, eta helburu nagusi bat azpimarratu du: 2020an 788.000 euskaldun izatea.

Dokumentua Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak aurkeztu du. Planak bederatzi helburu estrategiko biltzen ditu.

Hiru urte barru 25 urtetik beherako gazteen % 75 euskaraz hitz egiteko gai izatea nahi du Jaurlaritzak.

Horrez gain, euskararen erabilera haztea eta kalitatea hobetzea gura du. Ildo horretan, 2020an, euskararen erabilera etxean %21tik gora eta lagunartean % 23tik gora egotea bilatuko dute.

Lehen Hezkuntzako laugarren mailan ikasleen % 61,4k euskaraz aritzea da helburua, eta % 44,7 Bigarren Hezkuntzako bigarren mailan. Lan esparruan, berriz, beharginen % 28k euskaraz egitea nahi dute.

Aisialdiari dagokionez, helburua da sare sozialetako erabiltzaile euskaldunak % 19,5tik gora izatea 2020an.

Erakunde publikoetan nahiz pribatuetan eta administrazioan euskara eguneroko hizkuntza bilakatzea nahi du Jaurlaritzak. Eta ondoko helburua ezarri du 2020rako: herritarren % 100ari euskarazko zerbitzua bermatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Eusko Jaurlaritza albisteak EAE Albisteak