Gizartea -

Iragarpena

Eguraldi egonkorra Eguberri egunerako, euri pixkatekin azken orduetan

Euskalmeten arabera, tenperatura atsegina izango da, antizikloi egoera izango delako nagusi.

Lekeitio. Argazkia: Jose Luis Cazallas
Lekeitio. Argazkia: Jose Luis Cazallas
Lekeitio. Argazkia: Jose Luis Cazallas

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak eguraldi egonkorra eta lehorra aurreikusi du Eguberri egunerako. Horrez gain, hego haizea ibiliko da, eta tenperatura atsegina izango da, baina baliteke egunaren azken orduetan euria egitea.

Halere, goizean, barnealdean (Araban, batez ere), 0 gradu ingurukoak izan daitezke tenperaturak. Gehienezkoak bere horretan mantenduko dira: 15 gradu kostaldean, eta 10-15 gradu barnealdean.

Egunaren amaieran, baliteke giroa lainotzea, Atlantikoko fronte baten ondorioz. Hori dela eta, litekeena da abenduaren 26tik aurrera eguraldiak okerrera egitea, ekaitzak eta Atlantikoko fronteak aurreikusi dituztelako.

Nafarroako iragarpena

Oro har, Nafarroan ere eguraldi ona espero da, nahiz eta zerua oskarbi ikustea kosta egingo den lainoagatik, batez ere barnealdean eta Ebro ibarrean. Horrez gain, goizean tenperatura hotzak izango direla aurreikusi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Eguraldia Bilbao Gizartea bideoak Eguneko albisteak