Gizartea -

Gertaera

Gizon bat hil da Irunen, trenak harrapatuta

Ezbeharra 04:55 aldera izan da, Kolon Pasealekuko tren geltokiaren inguruan.

Irungo trenbidea
Irungo trenbidea
Irungo trenbidea

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat hil da gaur goizaldean, Irunen (Gipuzkoa), trenak harrapatuta, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gertaera 04:55 aldera izan da, Kolon Pasealekuko tren geltokiaren inguruan. Biktima Euskotrenen bagoi batek harrapatu du.

Hildako pertsona Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dute, autopsia egiteko. Ertzaintza gertaerak argitzeko lanean ari da, baita biktima nor den jakiteko ere, izan ere, ez zuen dokumentaziorik ezbeharra gertatutakoan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Gizartea Irun argazkiak Eguneko albisteak Tren istripuak albisteak Renfe