Gizartea -
Gertakaria, Bizkaian
Tximinia batean piztutako sute batek Karrantzako baserri bat suntsitu du
Tximinia horren errekuntza txarrak eragin du sutea; igande honetako 19:45 aldera piztu zen, Tejera auzoan; suhiltzaile bat zauritu zen.
Agentziak | Erredakzioa
Karrantzako baserri bat, Bizkaian, ia guztiz suntsituta geratu da, sute batengatik; tximiniaren errekuntza txarrak eragin du sutea, Bizkaiko Suhiltzaileek eta Ertzaintzak jakitera eman dutenez.
Igande honetako 19:45 aldera piztu zen sua, Tejera auzoan, Karrantzan. Lagun bat bizi zen baserrian, baina ez dago zauriturik, ez suagatik ezta keagatik ere, Segurtasun Sailak esan duenez; Suhiltzaileek, berriz, adierazi dute horietako bat zauritu zela, garrak itzaltzeko lanetan.
Etxebizitza, baina, ia erabat kiskalita geratu da. Balmasedako eta Uriosteko parkeetako suhiltzaileek 21:00etan lortu zuten sua kontrolpean izatea, baina itzaltze-lanak tarte batean ere luzatu ziren.