Gizartea -
Bilbo
Bi gizonek lapurreta egin dute Deustuko kiosko batean, armak erabiliz
Ostegun honetako lehen orduan gertatu da. Lapurrek ihes egin dute, kutxako dirua hartuta; udaltzainak haien bila dabiltza.
Agentziak | Erredakzioa
Bi gizonek lapurreta egin dute ostegun honetan Deustuko prentsa-kiosko batean, Bilbon, armak erabiliz, eta ihes egin dute, kutxa zegoen dirua hartuta; hala eman diote jakitera Europa Pressi Udaltzaingoaren iturriek.
Lapurreta 07:05 aldera gertatu da, Blas de Otero kaleko 3.ean, Deustun.
Bi gizon prentsa-kiosko batera hurbildu dira, eta jabea mehatxatu dute; lurrean etzanarazi dute, eta ahoz behera jarri.
Gerora, kutxako dirua hartu dute, eta ihes egin dute, Luis Power kaletik, Itsasaderrarako bidean. Jarraian, biktimak udaltzainei deitu die; azken horiek lapurrak topatzen eta atxilotzen ari dira saiatzen.