Gizartea -

ERREGETAKO LOTERIA 2018

Erregetako loteriak 700 milioi euro banatuko ditu

Larunbat honetan egingo da zozketa, 12:00etatik aurrera. 0 zenbakia da lehen sarian gehien errepikatu den bukaera; 21 aldiz atera da guztira.

2017ko Erregetako loteriaren lehen saria. Argazkia: EiTB
2017ko Erregetako loteriaren lehen saria. Argazkia: EiTB
2017ko Erregetako loteriaren lehen saria. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erregetako loteriak 700 milioi euro banatuko ditu guztira, hau da, iaz baino 70 milioi gehiago. Zozketa larunbat honetan, urtarrilak 6, egingo da, 12:00etan, Avilako Lienzo Norte Erakusketa eta Biltzar Jauregian.

Aurten lehen sariak 2.000.000 euro banatuko ditu serie bakoitzeko, bigarren sariak 750.000 euro eta hirugarren sariak 250.000 euro. Zozketaren billeteen prezioa 20 eurokoa da eta urtarrilaren 5ean, zozketaren bezperan, egiten da salmentarik handiena.

0 zenbakia da lehen sariaren bukaerarik gogokoena; izan ere, 21 aldiz atera da guztira. Gehien egokitu den hurrengo zenbakia 7a da, 14 aldiz aterata; eta 9a, 13 aldiz aterata.

Probintziei dagokienez, Madril eta Bartzelona dira lehen sari gehien jaso dituztenak, 41 eta 35 aldiz tokatu baitzaie, hurrenez hurren.

Neguko zozketa

Hurrengo zozketa Negukoa izango da,  2018ko urtarrilaren 13an, 13:00etan, Loteriako Aretoan egingo dena.

Guztira, 105.000.000 euro banatuko ditu eta hauek izango dira sari nabarmenenak: 15.000.000 euroko sari berezia dezimo bakarrari, 1.300.000 euroko lehen saria serie bakoitzeko eta 250.000 euroko bigarren saria serie bakoitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erregetako loteria Gizartea albisteak Albisteak Euromilioiak albisteak