Gizartea -

Andaluzia

Hiru lurrikara txiki izan dira Malagan eta Kordoban

Lurrikararik handiena 05:17an Baenan izan da, Kordobako probintzian, 3,8 graduko tamainarekin Richer eskalan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru lurrikara txiki izan dira gauean Andaluzian, bi Malagako probintzian, eta bat Kordobakoan.

Institutu Geografiko Nazionalak jakitera eman duenez, lurrikararik handiena 05:17an Baenan izan da, Kordobako probintzian, 3,8 graduko tamainarekin Richer eskalan.

Zertxobait geroago, 05:48an, bigarren lurrikara bat sentitu dute Benalmadenan (Malaga); 3,5eko tamaina izan du honek.

Lehenengoa Archidonan izan da, 02:57an, eta txikiena bera izan da, 1,8 gradurekin.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Gizartea Hondamendi naturalak albisteak Gaurko azken orduko albistea Lurrikarak