Gizartea -

Meteorologia

Haizeteagatik piroteknia ez erabiltzeko eskatu du Bilboko Udalak

Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du biharko Euskadin 120 km/h-ko baino gehiagoko haize-ufadak izango direlakoan.

120 km/h-ko baino gehiagoko haize-boladak espero dira biharko EAEn. Argazkia: EiTB
120 km/h-ko baino gehiagoko haize-boladak espero dira biharko EAEn. Argazkia: EiTB
120 km/h-ko baino gehiagoko haize-boladak espero dira biharko EAEn. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK| ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Biharko aurreikusita zegoen abisu horia alerta laranja bihurtu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, mendi-zonaldeetan 120 km/h-ko baino gehiagoko haize-ufadak izango direlakoan.

Gauzak horrela, gaur eta bihar suziriak eta petardoak ez erabiltzeko gomendatu du Bilboko Udalak, aurreikusita dagoen haize zakarraren ondorioz, "arrisku larria" izan daitekeelako pertsonen segurtasunerako, ordena publikorako eta hiriaren ondarerako.

Gainera, haizeak eraman dezakeen edozein objektu etxeetako kanpoaldetik kentzeko eskatu du Udalak, kaleko andamioen azpitik zuhurtziaz aritzeko eta, ahal den heinean, ez gidatzeko. Era berean, mendietako gailurretara ez igotzeko gomendatu du Segurtasun Sailak.

Aurrelarrialdi fasea Gasteizen

Bestalde, Gasteizko Udalak aurrelarrialdi fasea aktibatuko du goizalde honetan, iragarritako haize-ufadak direla-eta. Horrela, parkeak eta pasealekuak itxiko ditu, zuhaitzak eta horien adarrak erortzeko arriskua baitago.

Alerta laranja itsasoan ere

Itsasoari dagokionez, alerta maila ere igo du, eta 18:00etatik aurrera lehenengo bi milietan sei metrorainoko olatuak izan daitezkeela ohartarazi du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Gainera, agerikoak ez diren zonaldeetan 80 km/h-ko haize-boladak izango dira, hori dela eta, abisu horia ezarri du Segurtasun Sailak. 18:00etatik aurrera, ordea, haizea zakartuko da, eta kostaldean bereziki 100 km/h-ko haize-ufadak egon daitezke. Horrekin batera, izotzagatik beste abisu bat ezarri dute biharko Araban.

Gaur, abisu horia

Gaur haizeagatik ezarritako abisu horiak indarrean jarraitzen du. 100 km/h-ko haize-boladak espero dira gaurko 15:00ak arte. Horrekin batera, itsasaldean ere arrisku nabarmena aurreikusi dute, lehen bi miletan bost metrorainoko olatuak egon daitezkeelako.

Ordurarte 129 km/h-ko haize-boladak neurtu dituzte Galeako Lurmuturrean, 121 km/h Urduñan, eta 117 km/h Zugaztietan.

OLATUA DONOSTIA EFE ARTXIBO

OLATUA DONOSTIA EFE ARTXIBO

Olatu handiak espero dira bihar ere euskal kostaldean. Argazkia: Donostia / EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Denboraleak Eguraldia Gizartea Albisteak