Gizartea -
Meteorologia
Arreta berezia eskatu dute, haizeagatik eta olatuengatik
Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du Euskadin 120 km/h-ko baino gehiagoko haize-ufadak izango direlakoan.
AGENTZIAK| ERREDAKZIOA
Eusko Jaurlaritzak arreta berezia eskatu du astelehen honetarako, urtarrilak 1, EAEn espero diren haize eta olatu zakarrengatik. Egoeraren aurrean Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horien eta alerta laranjen aurreikuspena berritu du.
Hala, alerta laranja ezarri du haizeagatik haizeguneetan, 06:00etatik 18:00etara; eta abisu horia haizeagatik haizeguneak ez diren tokietan 06:00etaratik 18:00etara. Halaber, alerta laranja izango da indarrean itsasaldeko arriskuagatik, 18:00etatik 00:00etara.
Egoera horren aurrean, honako gomendio hauek plazaratu dituzte:
Prebentzioko neurriak:· Itxi ateak, eta finkatu leihoak eta olanak.· Kendu lorontziak eta kalera eror daitezkeen gauza guztiak.Kanpoan bazaude:· Behar-beharrezkoa ez bada, ez joan mendira adierazitako ordu horietan, eta, joan behar baduzu, babes-neurri egokiak hartu.· Urrundu erlaitzetatik, hormetatik, zuhaitzetatik edo publizitate-hesietatik, eta kontu handiz ibili eraikitzen ari diren edo egoera txarrean dauden eraikinen aurreanbazaude.· Aldamioak, garabiak eta obrako bestelako elementuak finkatu.Bidaiaren bat egingo baduzu:· Ahal bada, ez egin errepideko joan-etorririk, eta, edonola ere, aurrez neurriak hartu.· Informa zaitez joango zaren edo igaroko zaren aldeko meteorologia-baldintzei buruz.Itsasaldean bazaude:· Urrundu zaitez haize gogorrek eragin ditzaketen olatuen eta mareen eragina jasan dezaketen lekuetatik.· Ez erabili itsasontzirik, eta berrikusi horien amarrak. Ez egin uretako kirolik.