Gizartea -

Gertaera

Hernaniko garaje batean piztutako suak bi auto eta bi moto kaltetu ditu

Sutea 02:50ean piztu da, Gabriel Celaya kaleko etxebizitza bloke bateko garajean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hernaniko (Gipuzkoa) garaje batean aparkatuta zeuden bi auto eta bi moto kaltetu dira sute baten ondorioz, Donostiako Suhiltzaileek adierazi dutenez.

Sutea 02:50ean piztu da, Gabriel Celaya kaleko etxebizitza bloke bateko garajean.

Gertatutakoa ikertzen ari dira orain. Ez da inor zauritu, eta ez dute inor etxetik atera behar izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Hernani albisteak Suteak albisteak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa