Gizartea -

Lur-astindua

Lurrikara izan da Portugalen eta dardara sumatu dute Badajozen

4,4 graduko lurrikarak Portugalgo Evora herrian izan du epizentroa, baina Extremadurako hainbat tokitan sentitu dute.

Espainiako Geografia Institutuaren irudia.
Espainiako Geografia Institutuaren irudia.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lurrikara izan da gaur Portugalen (Arraiolos herrian, Evorako barrutian) eta dardara herrialde horretan ez ezik, Espainian ere sumatu dute, Extremaduran. Zehazki, Meridan, Badajozen edota Valencia de Alcantaran. Lehen datuen arabera, ez da inor zauritu.

Richter eskalan 4,4 gradukoa izan da astindua ("oso gogorra", Espainiako Sustapen Ministerioaren arabera), 12:51 aldera.

 

 

Portugalgo Itsas eta Atmosferaren Institutuaren arabera, 4,9 gradukoa izan da lurrikara. Lisboa hiriburuan ere sentitu dute.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak Gizartea Gaurko azken orduko albistea 2024ko seismoak Portugal albisteak