Gizartea -

Sua

Sute bat izan da Trapagaranen eta hiru pertsona ospitalera eraman behar izan dituzte

Zartagin batek su hartu du eta sugarrak etxebizitzako sukaldearen ke-kanpaitik zabaldu dira. 46 urteko emakume bat eta haren bi seme-alabak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute bat izan da Trapagarango (Bizkaia) Bizkaia kaleko etxebizitza batean, arratsaldean. 46 urteko emakume bat eta haren bi seme-alabak, 26 urteko neska bat eta 17 urteko adingabe bat, Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dituzte. Neskak erredura arinak ditu hanka batean. Amak eta anaiak kea arnastu dute, Udaleko iturriek jakitera eman dutenez.

15:30 aldera zartagin batek su hartu du eta sugarrak etxebizitzako sukaldearen ke-kanpaitik zabaldu dira.

Alabak zartagina sutik kendu du eta hankan erre da. Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira. Suhiltzaileek sua itzali dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Suteak bideoak Gizartea Trapagaran albisteak Gaurko azken orduko albistea