Gizartea -
Atxiloketak
Haur pornografiaren aurkako polizia-operazioa, Bizkaian eta beste 13 probintziatan
Guardia Zibilak 19 atxiloketa egin ditu, tartean Bizkaian, WhatsApp bidez haur-pornografia jasotzea edo zabaltzea leporatuta.
agentziak | erredakzioa
Guardia Zibilak 19 pertsona atxilotu ditu, tartean bi adingabea, Bizkaian eta Espainiako Estatuko beste 13 probintziatan haur-pornografia edukitzea edo zabaltzea leporatuta. Ikerketa 2017ko martxoan hasi eta iragan urtarrilaren 11n amaitu zen.
Alacanteko Ikerketa Teknologikoko taldeak zuzendu du operazioa, eta babestutako lekuko batek jarritako salaketaren bitartez abiarazi zuten. Guztira 20 etxebizitza miatu dituzte Estatuko 14 probintziatan (Bizkaian, Madrilen, Bartzelonan, Sevillan, Alacanten, Murtzian, Kordoban, Granadan, Valladoliden, Malagan, Almerian, Tenerifen, Lanzaroten, A Coruñan eta Castellon), eta material ugari atzeman omen dute.
Ikerketaren hasieran ikusi zuten Facebookeko talde 'itxi' edo 'sekretuetan' esteka batzuk partekatzen zituztela mezularitza aplikazioetako taldeetara bideratzeko.
Hala, talde horietan haur-pornografia eta haur zoofilia bideo eta argazkiak trukatzen zituztela ikusi zuten. Besteak beste, hilabete eskas batzuetako haurrak eta 5 urtekoa ageri ziren.