Gizartea -
Istiluak
Athleticeko hiru jarraitzaileri 6.000 euroko isuna ezartzea eskatu dute
Bestalde, Reala-Bartzelona norgehiagokan eserleku bat jaurti zuen zaleari 3.001 euroko isuna ezartzea proposatu du Indarkeriaren Aurkako Kirol Batzordeak. Partida urtarrilaren 14an jokatu zen.
Agentziak | Erredakzioa
Indarkeriaren Aurkako Kirol Batzordeak Athleticeko hiru jarraitzaileri 6.000 euroko isuna ezartzea proposatu du. Era berean, kirol esparruetara sartzeko bi urteko debekua eskatu du Batzordeak. Zale zurigorrien eta Berlingo Hertharen jarraitzaileen arteko istiluak izan ziren Bilboko kaleetan, 2017ko azaroaren 23an.
Bestalde, Reala-Bartzelona norgehiagokan eserleku bat jaurti zuen zaleari 3.001 euroko isuna ezartzea proposatu du Batzordeak, baita kirol esparruetara sartzeko 6 hilabeteko debekua ere. Partida urtarrilaren 14an jokatu zen. Anoetako ikusleak arriskuan jarri zituela uste du Batzordeak.