Gizartea -

Istripua

Bi pertsona zauritu dira Iurretan, kamioi batek eta bi autok talka egin ondoren

Errepidearen bi noranzkoak itxi behar izan dituzte. Auto baten kopilotua zauri larriekin Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute. Beste autoko gidaria Galdakaoko ospitalera eraman dute.

Kamioi eta auto baten arteko talka Iurretan (Bizkaia). Argazkia: EiTB
Kamioi eta auto baten arteko talka Iurretan (Bizkaia). Argazkia: EiTB
Pertsona bat zauritu da Iurretan, kamioi eta auto batek talka egin ondoren

0:10

E.L. | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona zauritu dira arratsaldean, bi autok eta kamioi batek talka egin ondoren N-634 errepidean, Iurretan (Bizkaia). Istripuaren ondorioz errepidea itxi behar izan dute.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, ezbeharra 16:00ak aldera gertatu da. Peugeot 307 eta Peugeot 306 autoen eta kamioi baten arteko talka jazo da. Kamioia irauli egin da, eta autoetariko baten aurka talka egin du.

Peugeot 306 autoko kopilotua zauri larriekin Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute. Peugeot 307 ibilgailuaren gidaria Galdakaoko ospitalera eraman dute.

Errepidearen bi noranzkoak itxi behar izan dituzte eta zirkulazioa AP-8 autobidetik desbideratzen ari dira.

EZBEHARRA IURRETAN EITB

EZBEHARRA IURRETAN EITB

Ezbeharra gertatu den tokia. Argazkia: EiTB

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Trafikoa Bizkaiko albisteak Gizartea Gaurko azken orduko albistea Iurreta azken ordukoa Durangaldea gaur