Gizartea -

Gertaera

Emakume bat hil da Iruñean, autobus batek harrapatuta

Gertaera 09:25ean izan da, hiriko Kanalea kalean. Autobus gidariari alkoholemia proba egin diote, eta negatibo eman du.

Irudia: @BomberosNavarra
Irudia: @BomberosNavarra

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat hil da Iruñean, Ezkaba auzoan, astearte goizean, autobus batek oinezkoentzako pasabide batean harrapatuta.

Oraindik zabaldu ez diren arrazoiak direla-eta, autobus batek 63 urteko emakume bat harrapatu du Kanalea kalean, 09:25ean. Biktima bizirik eraman dute Nafarroako Ospitalera, baina oso larri zegoen, eta bertan hil da, Iruñeko Udalak jakitera eman duenez.

Autobus gidaria ere ospitalera eraman behar izan dute, harrapaketaren ostean schok egoeran zegoelako. Iruñeko Udaltzaingoak azaldu duenez, autobus gidariari alkoholemia proba egin diote, eta negatibo eman du.

Udaltzaingoaren hiru patruila bertaratu dira istripua izan den tokira, eta zirkulazioa bideratzeaz gain, osasun langileentzako gune bat ezarri dute. Antsoaingo Udaltzaingoaren patruila bat ere joan da laguntzera, eta baita suhiltzaileak ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Gizartea bideoak Eguneko albisteak