Publizitatea
Itxi

2018/01/28

17:03

Gizartea

Ekitaldia

ENBA sindikatuak 'Sustraia' telebista-saioa saritu du

Agentziak | Erredakzioa

Nekazaritza arloko antolakuntzak azpimarratu duenez, 'euskal nekazaritzaren errealitate aldakorraren bozgorailua ez ezik, hirietako munduari nekazaritza eremua ezagutarazteko tresna izan da'.

  • ENBA sindikatuaren sari-banaketa. EiTB

    ENBA sindikatuaren sari-banaketa. EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

ENBA nekazaritza sindikatuak 'Baserritarron laguna' saria eman dio gaur goizean 'Sustraia' ETBko telebista-saioari, Urnietan (Gipuzkoa) egindako urteroko batzarrean. 28 urteko ibilbidean "euskal nekazaritzaren errealitate aldakorraren bozgorailua ez ezik, hirietako munduari nekazaritza eremua ezagutarazteko tresna" izan dela nabarmendu du antolakuntzak.

ENBAk urtero egiten duen batzarrean izan da sari-banaketa. Mikel Pagola Urnietako alkatea, Xabier Arruti Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza zuzendaria eta Bittor Oroz Eusko jaurlaritzako Nekazaritza sailburuordea izan dira ekitaldian.

Ondoren, ENBAk 2017ko balantzeaz gain, aurtengo helburuak aurkeztu ditu. Jarraian, 'Baserritarron Laguna' saria eman dute. Iñaki Goenaga sindikatuko presidenteak itxi du batzarra.

'Sustraia' saritzea erabaki du ENBAk, "lehen sektorearen irudia euskal gizartearengana garbi iristeko aliatu paregabea" baita.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;