Gizartea -
Gipuzkoa
Lau pertsona zauritu dira, horietako bat larri, Hondarribian izandako sute batean
Bi lagun Bidasoa Ospitalera eraman dituzte, kea arnasteagatik intoxikatu baitira; beste biak, horietako bat erredura larriekin, Donostia Ospitalera.
EITB.EUS
Lau pertsona zauritu dira, horietako bat larri, gaur Hondarribian (Gipuzkoa) etxebizitza batean izandako sute batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Iturrion arabera, sua 09:20 aldera piztu da Soroetagain kaleko 3. zenbakiko bigarren pisuan.
Hondarribiko udaltzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta eraikina hustu dute. 09:50ean, sutea mendean hartzea lortu dute suhiltzaileek.
Zauritutako bi Bidasoa Ospitalera eraman dituzte, kea arnasteagatik intoxikatu baitira. Beste biak, horietako bat erredura larriekin, Donostiako Ospitalera eraman dituzte.
Garrek kalte handiak egin dituzte etxebizitzan, eta keak, gaineko solairuetan.