Gizartea -

Gertakaria

14 urteko adingabe batek 19 urteko anaia hil du Alacanten

Bi anaien arteko eztabaida beroan, batak besteari sukaldeko aizto bat bihotzaren parean sartu dio.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19 urteko gazte bat hil da Alacanteko La Florida auzoan. Ustez 14 urteko anaiak sukaldeko aizto bat sartu dio.

Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, gertakaria 13:00ak aldera jazo da Antares kaleko etxebizitza batean. Bi anaiek eztabaida beroa izan dute.

Bertako bizilagun batek 091 telefono zenbakiaren bidez abisua eman du, eta Espainiako Polizia bertaratu da. 14 urteko adingabea etxeko ataritik korrika ateratzen ikusi dute poliziek.

Bihotzaren parean

Poliziek adingabea atxiki dutenean, anaiarekin eztabaida bat izan eta sukaldeko aizto bat bihotzaren parean sartu diola aitortu du.

Poliziak etxebizitzan sartu eta ama 19 urteko semea suspertu nahian aurkitu dute. Poliziak laguntzen saiatu dira, baina gaztea hilik zegoen dagoeneko.

Minutu batzuk geroago anbulantzia heldu da, baina heriotza baieztatu besterik ezin izan du egin.

Adingabe atxilotua Alacanteko polizia-etxera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Gizartea bideoak Albisteak