Gizartea -

Hiztegiak

Euskararen erabilera bultzatzeko 13 baliabide aurkeztu dituzte Donostian

Besteak beste, bederatzi hiztegi terminologiko berri eta Elhuyar Hiztegia Interneteko konexio barik gailu mugikorretan erabiltzeko aplikazio berria izango dira eskura aurrerantzean.

13 aplikazio berri, euskararen erabilera sustatzeko

1:33

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak tresna sorta berri bat aurkeztu du gaur Donostian, “euskararen erabilera bultzatzen jarraitzeko”: Elhuyar Hiztegiaren bertsio berria, hiztegi digital honen aplikazio berritua, bederatzi hiztegi terminologiko, Hiztegibar ‘plug in’-a eta ‘Hizketa ereduak’ argitalpenaren aplikazioa gailu mugikorretarako.

Miren Dobaran sailburuordeak euskara arlo guztietan erabiltzeak duen garrantzia nabarmendu du gaurko aurkezpenean: “Hainbat baliabide berri dakartzagu eta hauen bitartez beste urrats txiki bat emango dugu euskararen erabilera gure eguneroko arlo guztietan normalizatzen jarraitzeko”.

Elhuyar Hiztegi berritua eta app-a

Gaurko prentsaurrekoan, besteak beste, Elhuyar Hiztegi digital ezagunaren azken bertsioa aurkeztu dute. Euskarazko bigarren webgunerik bisitatuena den honen edukia berriz eguneratu dute, eta datu-basearen formatua eta interfazea aldatu egin dira, eta “hiztegiaren funtzionalitatea nabarmen hobetu”.

Gainera, Elhuyar Hiztegiaren aplikazioa ere eraberritu da, eta bilaketak konexiorik gabe egin ahal izango dira aurrerantzean.

Bederatzi hiztegi terminologiko

Tresna hauekin batera, bederatzi hiztegi terminologiko berri aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzak: Traumatologia, Hiesa, Mendekotasuna, Garraioa eta Logistika Hiztegia, Azokak, Biltzarrak eta Jendaurreko Ikuskizunak Hiztegia, Ehiza eta Arrantza Hiztegia, Sare sozialak eta Telefonia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara