Gizartea -

ERASOA

22 urteko gazte bat atxilotu dute Tafallan neska bat bortxatzea leporatuta

Tafallako diskoteka baten inguruetan bortxatu egin zuela salatu du Foruzaingoan neskak. Iruñean atxilotu dute ustezko erasotzailea.

Tafallan jazo da sexu-erasoa. Argazkia: EiTB
Tafallan jazo da sexu-erasoa. Argazkia: EiTB
Tafallan jazo da sexu-erasoa. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak 22 urteko gazte bat atxilotu du Iruñean, Tafallan neska bat bortxatzea leporatuta.

Komisarian jarritako salaketaren arabera, Tafallako diskoteka batean kanpoaldean elkarrekin oinez zihoazela, bortxatu egin zuen mutilak.

Salaketa jarri ostean, Nafarroako Ospitalera eraman zuen Poliziak  biktima eta Iruñean atxilotu zuten, berriz, ustezko erasotzailea.

Bestalde, Tafallako Udalak bilkura deitu du astelehenerako sexu-erasoa aho batez gaitzesteko. Gainera, Arturo Goldaracena Tafallako alkateak bortxaketa salatu du, eta gertatutakoa salatzeko ekintzak dagoeneko martxan direla iragarri du.

--------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Albisteak Nafarroa Delituak azken ordukoa Gizartea Tafalla albisteak