Gizartea -
Istripua Nafarroan
Emakume bat larri zauritu da Ledean, bi autok aurrez aurre talka egin ondoren
Gizon bat arin zauritu da ezbeharrean. Istripua 09:14ean gertatu da NA-127 errepidean (Zangoza-Sos del Rey Catolico). Ibilgailuetako bat aldapa batetik erori da.
Agentziak | Erredakzioa
Bi pertsona zauritu dira Ledean (Nafarroa), trafiko istripu batean. Emakume bat larri eta gizon bat arin zauritu dira ezbeharrean.
Foruzaingoak agiri batean jakitera eman dutenez, istripua 09:14ean gertatu da NA-127 errepideko (Zangoza-Sos del Rey Catolico) 1 kilometroan. Bi autok aurrez aurre talka egin dute, eta horietako bat aldapa batetik erori da.
Gidarietako bat, emakumea, larri zauritu eta auto barruan harrapaturik geratu da. Suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute. Bitartean, beste gidaria, gizona, arin zauritu da.
Biak anbulantzian Nafarroako Ospitalera eraman dituzte. Errepidearen bi noranzkoak itxi behar izan dituzte.