Gizartea -

Albiste faltsuak

Interneten zabaldutako albiste faltsu asko osasunari lotuta daude

Erabiltzaileen % 60ak osasunari buruzko informazioa bilatzen du sarean, baina albiste horietako asko faltsuak direla ohartarazi dute adituek.

internet fake news

Osasunari buruzko informazio faltsuei aurre egiteko webgune bat ireki dute

1:15

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Interneten eta sare sozialetan zurrumurru eta albiste faltsu ugari zabaltzen dira, eta horietako asko osasunari lotuta daude.

Adibidez, txertoek autismoa eragiten dutela edo patata frijituak jateak burusoil izateari uzteko balio duela.

Erabiltzaileen % 60k osasunari buruzko informazioa bilatzen dute sarean, baina hiru albistetik bat gezurrezkoa da.

"Osasunak guztioi eragiten digu eta Internet bidez egiazkoak ez diren berriak zabaltzea erraza da", ohartarazi du Sergio Vaño Espainiako Osasun Ikertzaileen Elkarteko presidenteak.

Zurrumurru eta albiste faltsu horiei aurre egiteko eta herritarren zalantzak argitzeko asmoz, 'Salud sin bulos' izeneko webgunea jarri dute abian. Osasun ikertzaileek, pazienteen elkarteek eta komunikatzailek hartuko dute parte atari digital horretan.

Adituen erdiak uste dute Interneten argitaratutako osasunari buruzko informazio asko ez dagoela eguneratuta.

Minbiziari, elikadurari, pediatriari eta estetikari buruzko gaiei lotuta zabaltzen dira albiste faltsu gehienak.

Sarean topatutako informazioak zalantzan jartzeko gomendioa egin du Vaño dotoreak: "Urte luzeetan sendatu ezin izan den gaixotasun baten aurrean konponbide azkarra ematen duen albiste bat irakurtzerakoan, bertan esaten dena gezurrezkoa izan daitekeela pentsatu behar da".

"Komunikabide ezberdinetan gezur bera hainbat aldiz entzuteak egiazkoa dela pentsatzera eraman dezake norbanakoa", ohartarazi du.

Carina Escobar pazienteen elkarteak biltzen dituen erakundeko ordezkaria da. Bere esanetan, ohikoa izaten den Internetera informazio bila jotzea, gaitz bat diagnostikatu zaigunean, medikuak emandako informazio guztia asimilatzea zaila delako.

Alabaina, "Google doktorea min handia egiten ari da", deitoratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sare sozialak gaur Gizartea albisteak Osasunari buruzko albisteak Albiste faltsuak gaur Zer berritasun daude Interneten?