Gizartea -
Azken asteko datuak
Gripe kasuek behera egin dute nabarmen Euskadin
65 hildako erregistratu dira jada EAEn gripearen ondorioz.
Agentziak | Erredakzioa
Otsailaren lehen astean gripe-kasuek Euskadin behera egin dute nabarmen. Zehazki 204,2 izan dira 100.000 biztanleko eta berriz, aurreko astean 354,44 izan ziren.
Hala adierazten du Osasun Saileko eta Osakidetzako Zainketa Epidemiologikoko Jagoletza Sarearen azken asteko (otsailaren 5 eta 11 artekoa) txostenak. Bertan jasotzen denez, azken egunotan, gripe kasuen kopurua asko jeitsi da; hala, hemendik aurrera, astero gripe kasuak gero eta gutxiago izatea espero da.
Denboraldiaren hasieratik, gripeagatik ospitaleratutako 1.429 kasu jakinarazi dira, eta horietatik 320k larritasun-irizpideak bete dituzte. Haien artean, 65 hildako erregistratu dira.
Gripe kasuek beheruntz egingo dutela espero bada ere, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Osakidetzak giza baliabideen eta baliabide materialen errefortzua mantentzen jarraituko dute eta era berean,eguneroko koordinazio etengabea ere mantendu egingo da hurrengo egunetan.