Gizartea -

Gipuzkoa

Auto-ilara luzeak sortu dira AP-8an, Getarian auto batek su hartu ostean

Istripua Meagako tunelean izan da, Irungo noranzkoan. Hasieran bi erreiak itxi dituzte, baina dagoeneko erabat zabalik dago. Bost kilometrorainoko ilarak sortu dira.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AP-8a erabat itxi dute, Irungo noranzkoan, Meagako tunelaren parean (Getaria), auto batek istripua izan eta su hartu ostean.

Gertaera 11:00ak pasatxoan jazo da, 42. kilometroan, eta bost kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.

Suhiltzaileak eta Ertzaitza bertaratu dira lekura, eta bi erreiak itxi dituzte.

Ondoren, ezkerreko erreia zabaldu dute eta, autoa errepidetik kendu dutenean, autobidea erabat zabalik geratu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Trafikoko telefonoak Trafikoko web-kamerak Bilbon Gaurko azken orduko albistea Getariako albisteak