Gizartea -
Istripua Gipuzkoan
81 urteko motorzale bat larri zauritu da Alkizan
Zaurituak erorikoa izan du. Ezbeharra 19:30 aldera gertatu da GI-3630 errepidean. Motorzalea Donostia Ospitalera eraman dute.
Agentziak | Erredakzioa
81 urteko motorzale bat larri zauritu da arratsaldean, motorrarekin erorikoa izan ondoren, GI-3630 errepidean, Alkizan (Gipuzkoa), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ezbeharra 19:30 aldera gertatu da Anoetatik Asteasura doan errepidean, eta zauritua Donostia Ospitalera eraman dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea