Gizartea -

Osasuna

Legionella bakteria atzeman dute Tuterako Ospitaleko ur sarean

Ospitaleko gaixo bat bakteria horren ondorioz ospitaleratu duten ikertzen ari dira, baina oraindik ez dute ezer baieztatu.

Tuterako ospitaleko artxiboko argazkia
Tuterako ospitaleko artxiboko argazkia
Tuterako ospitaleko artxiboko argazkia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Otsailaren 9an Tuterako Ospitaleko ur sarean Legionella Pneumophila bakteria atzeman zuela baieztatu du Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak. Erietxeko gaixo baten kasua aztertzen ari dira, horrek eraginda ospitaleratu zuten ala ez zehazteko. Oraindik ez dute baieztatu.

Erakundeak azaldu duenez, "oraindik ezin da baieztatu gaixo hori legionelosiak jota ospitaleratu behar izan zutenik". Era berean, Tuterako Sofia Erregina ospitalean "legionelosia saihesteko programa behar bezala betetzen" ari direla azpimarratu du.

Ur saretik hartutako lagin batean atzeman zuten bakteria otsailaren 9an. Hori ikusita, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak tratamendu egokirako beharrezko neurriak ipini zituen abian.

Horrez gain, ospitaleko ur beroaren sare osoa garbitu eta desinfektatu dute asteburu honetan.

Urteko 13 eta 28 legionelosi kasu atzeman dituzte azken urteotan Nafarroan, batez beste. 2006an, aldiz, 166 kasu izan ziren, uda hartan Iruñean legionelosi-agerraldia egon zelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Tutera berriak Gizartea Gaurko azken orduko albistea