Itxi

2018/02/18

19:47

Gizartea

Aurkezpena

Gure Esku Dagok herri galdeketa egingo du Irunen azaroaren 18an

Agentziak | Erredakzioa

Herriko gizarte arloko berrogeita hamar bat ordezkarik hartu dute parte gaur goizean egindako aurkezpen ekitaldian.

  • Irunen antolatutako galdeketaren aurkezpena. Argazkia: Gure Esku Dago

    Irunen antolatutako galdeketaren aurkezpena. Argazkia: Gure Esku Dago

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Hartu Hitza Irun elkarteak herrian datorren azaroaren 18an erabakitzeko eskubidearen alde antolatutako herri galdeketa aurkeztu du gaur goizean, Amaia Kultur Zentroan.

Irungo gizarte arloko berrogeita hamar bat ordezkarik hartu dute parte aurkezpen ekitaldian. Elena Berazadi eta Itziar Gomez Hartu Hitza Irun antolakuntzako kideek deialdiaren xehetasunak zehaztu dituzte.

Gomezek gogoratu duenez, Hartu Hitza 2017an sortu zuten, sentikortasun eta jatorri desberdinetatik zetozen pertsonak bilduta, Gure Esku Dagok abiatutako dinamika jarraituz Euskal Herriaren estatus politikoari buruzko galdeketa antolatzeko asmoarekin.

Elena Berazadik, bere aldetik, erabakitzeko eskubidea "printzipio demokratikoa" dela nabarmendu du, "gizarte guztiari on egiteaz gain". Ekimen horrekin, "ideia guztiak entzun eta errespetatzea" nahi du Hartu Hitzak, eta "Irungo herriak etorkizun kolektiboa erabakitzen lagundu dezala".

Egutegia

Prozedurak bederatzi hilabete iraungo ditu. Lehen etapa gaur bertan abiatu dute, eta apirilaren 29an amaituko da: ekimena babestuko duten 3.000 sinadura bildu behar dituzte. Ondoren, galdera zehazteko fasea hasiko da, maiatzaren 19an aurkezteko.

Uda ostean, Berazadik argitu duenez, "ahalegin guztia galdeketa antolatzen bilduko dute". Besteak beste, 60.000 euroko gastua izango dutela aurreikusi dute prestakuntzarako, euro bat biztanleko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;