Gizartea -

Gipuzkoa

Sute batek kalte handiak egin ditu Orexako baserri batean

Teilatua behera etorri da, eta baserri barrualdean ere kalteak handiak dira, garrak amatatzeko erabilitako uraren ondorioz. Ez da inor zauritu.

Suak etxebizitza bat kiskali du Orexan

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea izan da bart Orexako (Gipuzkoa) baserri batean, eta garrek kalte handiak egin dituzte. Zorionez, ez da inor zauritu, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Sutea 03:00ak aldera piztu da Orexako plazan dagoen Oroitz baserrian.

Baserriaren teilatua behera etorri da, eta baserriaren barnealdean kalteak handiak dira, garrak amatatzeko erabilitako uraren ondorioz.

Gipuzkoako suhiltzaileek amatatu dute sutea, eta goizean ingurua freskatzen jarraitu dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Suteak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak