Gizartea -

Heriotza

Etxegabe bat hil da Bokalen

57 urteko gizonezkoa atzo aurkitu zuten oihalez egindako etxola baten barruan. Hotzez hil zela esan dute.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kalean bizi zen gizonezko baten gorpua topatu zuten atzo Bokalen (Lapurdi), oihalez egindako etxola baten barruan. Hotzez hil zela esan dute.

Herve Jonathan Baionako suprefetak baieztatu du heriotza. Azaldu duenez, 57 urteko gizona basoan bizi zen, oihalez egindako etxola batean. Antza, aterpe batera joatea eskaini zioten, baina uko egin zion. Han topatu zuten atzo, hotzak hilda antza.

Joan den astean Baionan hildako beste etxegabe baten auzia ikertzen ari direla erantsi du Jonathanek.

Datozen egunotarako hotzaldia iragarrita dagoela eta, aterpeetan 15 ohe gehiago prestatu dituztela iragarri du suprefetak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea albisteak Baionako albisteak Gizartea bideoak Albisteak Hotz siberiarra Lapurdiko azken ordua Hondamendi naturalen biktimak