Gizartea -
Jazoera
Bi langile artatu dituzte Gasteizko enpresa batean piztutako sutean kea arnasteagatik
Gasteizen, Bergara Ateko 38. zenbakian piztu da sua 10:45ak aldera, transmisio-ekipoak egiten dituen enpresa batean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bi langile ospitalera eraman behar izan dituzte Gasteizen, enpresa batean piztutako sutean kea arnastu baitute, Ertzaintzak EFEri jakinarazi dionez.
Sutea 10:45ak aldera piztu da, transmisio-ekipoak egiten dituen enpresa batean, Bergarako Ateko 38. zenbakian.
Zergatik ez dakitela, makina batek su hartu du. Kearen ondorioz, bi langile Santiagoko Ospitalera eraman behar izan dituzte.
Eguerdia pasata, suhiltzaileek sugarrak erabat amatatu dituzte, eta ez da kalte gehiagorik izan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea