Gizartea -
trafikoa
Ilara luzeak sortu dira A-8an Barakaldon, kamioi batek matxura izan ostean
Ibilgailuak matxura izan du eta, hori dela eta, lau erreitik bat itxi behar izan dute, sei kilometroko auto-ilarak sortuta.
EITB.EUS
Kamioi batek matxura izan du A-8an Barakaldon (Gurutzeta), Cantabriarako noranzkoan, eta sei kilometrorainoko auto-ilarak sortu ditu.
Segurtasun Sailak eitb.eus-i azaldu dioenez, lau erreitik bat itxi behar izan dute matxuragatik, Zorrotzako (Bilbo) bihurguneetatik hurbil.
Garabiak ibilgailua kendu arren, ilara luzeak sortu dira, baina 14:30rako errepidea bere onera bueltatu da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea