Gizartea -
Sutea
Pertsona elbarritu bat hil da Gernika-Lumon, etxeak su hartuta
18:35ean eman dute sutearen abisua. Suhiltzaileak joan dira eta sua itzali dute.
Agentziak | Erredakzioa
Elbarrituta zegoen pertsona bat hil da gaur arratsaldean Gernika-Lumoko Errekazarra kaleko 10. zenbakiko etxebizitza batek su hartu ostean, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
18:35ean eman dute sutearen abisua. Suhiltzaileak joan dira eta sua itzali dute.
Etxera sartu direnean, gurpildun aulkian hilda zegoen gizon bat aurkitu dute. Ez dute zehaztu gizona sutea baino lehen edo suaren ondorioz hil den.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea