Gizartea -
Bizkaia
Sendagiria jaso dute Leioan sute baten ondorioz zauritutako 11 pertsonek
Sutea astearte arratsaldean piztu zen denda txinatar batean. Toxikatutako pertsonak hiru ospitalera eraman zituzten. Horietako hiru suhiltzaileak ziren, eta beste lau udaltzainak.
eitb.eus
Sendagiria jaso dute atzo, astearte arratsaldean, Leioan (Bizkaia) denda txinatar batean piztutako sute batean zauritutako 11 pertsonek, Udalak gaur jakinarazi duenez.
Denak ospitaletara eraman behar izan zituzten. Toxikatutako hiru pertsona suhiltzaileak ziren eta, beste lau, udaltzainak.
Sua Iparragirre etorbidean jazo zen, 22. zenbakiaren parean. Sugarrak 19:40an piztu ziren. Establezimendua zazpi solairuko eraikin batean kokatuta dago, eta kea eskaileretatik hedatu zen. Horregatik, auzokideak ebakuatu egin behar izan zituzten.
Suhiltzaileek hara jo eta sua itzali zuten handik gutxira.