Gizartea -

Argazkilaritza

Ipar Euskal Herriko mugaren time-lapse bat, sariduna Dubain

Iñaki Tejerina ingeniari iruindar eta argazkizaleak saria jaso du Nafarroa eta Ipar Euskal Herria arteko mugako irudiekin egin duen time-lapse batengatik.

Tejerinaren bideotik hartutako irudia. Argazkia: tejerinafotografia.com
Tejerinaren bideotik hartutako irudia. Argazkia: tejerinafotografia.com

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Tejerina Guruziagak bosgarren saria jaso du time-lapse kategorian, Hamdan Bin Mohammed Bin Rashid Al Maktoum Nazioarteko Argazkilaritza Sariko (HIPA) zazpigarren edizioan, Dubain.

Iñaki Tejerina ingeniari iruindar eta argazkizaleak saria jaso du Nafarroa eta Ipar Euskal Herria arteko mugako irudiekin egin duen time-lapse batengatik.

Argazkilari nafarrak egunsenti eta iluntzeko argiarekin, onenarekin, egin ditu argazkiak eta bideoak, urteko zenbait urtarotan.

Egileak azaltzen duenez, 'Erronkari' da bideoaren izena, eta "nire omenaldi xumea" da "Pirineotako ekialdean kokatua dagoen bailara eder honetako jendeari".

Musika Vanessa Garde musikariak egin du, eta Budapest Art Orchestrak jo du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia albisteak Nafarroako albisteak Iparraldea bideoak Gizartea