Gizartea -
Nafarroa
6 gidari salatu dituzte, Taxoaren legez kanpoko lasterketa batean parte hartzeagatik
Foruzaingoaren arabera, dozena bat ibilgailu legez kanpoko lasterketa batean parte hartzen ari ziren Belanbutzu industrialdean.
Agentziak | Erredakzioa
Herritarren eta trafikoaren segurtasunerako agenteek Taxoaren (Nafarroa) dozena bat auto egiten ari ziren legez kanpoko lasterketa batean esku hartu dute.
Belanbutzu industrialdean geratuta zeudela jakin ostean, agenteak hara joan dira kamuflatuta arau-hausteak egiaztatzeko. Zibarena eginez amaitzen ari ziren lasterketa bide zuzen batean, Foruzaingoak ohar batean azaldu duenez.
Horrenbestez, sei gidari salatu dituzte, Bide Segurtasunerako Legea oso larri urratzeagatik (lau lasterketak egiteagatik eta beste bi arduragabe gidatzeagatik). Halaber, beste auto bat geldiarazi dute, lau gurpilak higatuta izateagatik. Nafarrak eta errioxarrak dira gehienak.