Gizartea -
Atxiloketak
Lau atxilotu Bizkaian, pertsonen trafikoaren aurkako operazio batean
Atxiloketak Portugaleten eta Bilbon egin dituzte. Operazioak zabalik jarraitzen du eta ez dute pertsona gehiago atxilotzea baztertu.
Agentziak | Erredakzioa
Guardia Zibilak gutxienez lau pertsona atxilotu ditu Bizkaian, eta beste bi Santanderren, pertsonen legez kanpoko trafikoaren aurkako operazio batean, ikerketaren iturriek jakinarazi dutenez.
Atxiloketak Portugaleten, Bilbon eta Santanderren egin dituzte. Operazioak zabalik jarraitzen du, eta ez dute pertsona gehiago atxilotzea baztertu.
Badirudi sareak lotura garrantzitsuak dituela nazioartean. Bilboko eta Santanderreko portuetatik migratzaileak sartzen zituzten. Atxilotuak espainiarrak, kurduak eta albaniarrak dira.
Bizkaiko atxiloketak Bilbon eta Portugaleten egin dituzte. EFE
Guardia Zibilak Bizkaian atxilotutako lau pertsonen etxebizitzak miatu ditu
Guardia Zibilak Bilbon eta Portugaleten atxilotutako lau pertsonen etxebizitzak miatu ditu gaur goizean. 10:00etan, eskuburdinak jarrita eraman dituzte atxilotuak Guardia Zibilaren komandantziara.
Gizon bat eta emakume bat atxilo hartu dituzte Portugaleteko Hernandorena kaleko eraikin bateko beheko lokalean. Agenteek materialez betetako bi kaxa atzeman dituzte.
Bestalde, Bilboko Alde Zaharreko Aretxaga kaleko 8 zenbakiko etxebizitza bat ikuskatu dute, Bizkaiko hiriburuan atxilotutako bi gizonak han zirela. Guardia Zibilak bi poltsa atera ditu.