Gizartea -

Erabakia

Hilobia epeka ordaintzea ahalbidetuko duen lehen Udala izango da Bilbokoa

'Herritarren beharretara egokitzeko asmoz' hartu du erabakia udal hilerrien kudeaketaz arduratzen den Bilbao Zerbitzuak enpresak.

Bilboko hilerria
Bilboko hilerria
Bilboko hilerria

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiriko hilerrian hilobia, sepultura edo nitxoa epeka ordaintzea ahalbidetuko duen lehen Udala izango da Bilbokoa, gaur Bizkaiko hiriburuko udaletxeak aditzera eman duenez.

Udal hilerrien kudeaketaz arduratzen den enpresak (Bilbao Zerbitzuak) "herritarren beharretara egokitzeaz" gain, esleipen administratibo horien mantenua eta erosketa "bultzatzeko" asmoz hartu du erabakia.

Hala, edonork eskatu ahal izango du Bilboko hilerriko hilobi, nitxo edo panteoi baten kanona zatika ordaintzea, soilik banketxeko kontua udaletxeari helbideratuta. Lurperatzeko aukeraren arabera, ordainketa egiteko 60 hilabeteko epea ere eskaini dezakete.

Yolanda Diez Bilboko Osasun eta Kontsumo zinegotziak azaldu duenez, ordaintzeko modu hori eskaintzen duen lehen Udala da. Diezen aburuz, zatika ordaintzea herritarren interesa areagotzeko irtenbide praktikoa da.

Prezioa bermatzeko neurri gisa, operazioari ezartzen zaion tipoak gora eginez gero, ez aldatzea onartu Bilbao Zerbitzuak enpresak; tipoak behera eginez gero, aldiz, aldaketa hori ezarriko litzateke, erosleari baldintzak hobetzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Eguneko albisteak