Gizartea -

Indarkeria matxista

Gazte bat atxilotu dute Bilbon, bikotekidea autoarekin harrapatzeagatik

Erasotzailea ihesean joan da, bikotekidea zaurituta eta errepidean botata utzita.

Bilboko Rekalde auzoan indarkeria matxistaren aurka egindako bilkura bat. Artxiboko argazkia: EFE
Bilboko Rekalde auzoan indarkeria matxistaren aurka egindako bilkura bat. Artxiboko argazkia: EFE
Bilboko Rekalde auzoan indarkeria matxistaren aurka egindako bilkura bat. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko gazte bat atxilotu dute gaur Bilbon, bikotekidea autoarekin harrapatu ostean. Indarkeria matxista kasuetarako protokoloa ezarrita, epailearen esku utzi dute jada.

Bilboko Udalak azaldu duenez, goizaldeko 05:35 inguruan gertatu da erasoa. Lagun batek Udaltzaingora deitu du, auto batek neska bat harrapatu dutela eta gidaria ihesenean joan dela ohartarazita.

Udaltzainak iritsi direnean, biktima zaurituta eta errepidean botata topatu dute. Anbulantzia bat bertaratu da eta neska gaztea artatu dute.

Ibilgailuaren matrikula egiaztatu ostean, erasotzailea emakumearen bikotekidea zela jakin dute.

Handik gutxira atxilotu dute, erasoa izan den lekutik hurbil. Komisariara eraman ostean, epailearen esku utzi dute arratsaldean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bilbon? Indarkeria matxista Matxismoa gaur