Gizartea -
nahita eragindako sutea
Gizon bat atxilotu dute Bilbon bere etxeko sukaldean sutea piztea egotzita
Agenteek bitrozeramika-sukaldea piztuta eta gainean paperak zituela ikusi dute, baita berogailu baten gainean eta hozkailuaren atzean ere egunkari paperak aurkitu dituzte.
Agentziak
Ertzaintzak 42 urteko gizon bat atxilotu du asteazken goiz honetan bere etxeko sukaldean nahita sutea piztegatik.
Pertsona batek 112 telefono zenbakira deitu du, 07:00ak aldera, Bilboko Bolueta auzoko etxe batetik ke ugari ateratzen ari zela jakinarazteko. Ertzaintzako patruila bat etxeraino joan da eta, bertan, etxe horretatik gizon bat ateratzen ari zela ikusi dute.
Behin etxe barruan, agenteek bitrozeramika-sukaldea piztuta eta gainean paperak zituela ikusi dute, baita berogailu baten gainean eta hozkailuaren atzean ere egunkari paperak aurkitu dituzte. Hozkailuaren atzean, gainera, bi butano botila aurkitu dituzte.
Suteek kalte arinak eragin dituzte sukaldean. Ertzaintzak gizona atxilotu eta diligentziak abiatu ditu.