Gizartea -
Aste Santua 2018
Errepideak Aste Santuan: Zer egunetan eta zer ordutan ez da komeni autoa hartzea?
Hauek dira saihestu behar dituzun lekuak eta orduak egun osoa autoaren barruan eman nahi ez baduzu.
eitb.eus
Inork ez du nahi Aste Santua hainbat orduz autoan harrapatuta hastea edo bukatzea. Egun hauetan auto-ilarak oso ohikoak direnez, komeni da itogune nagusiak saihestea. Hauek dira:
Bizkaia eta Kantabria arteko muga (A-8)
- Asteazkena, martxoak 28: 15:00etatik 21:00etara
- Osteguna, martxoak 29: 09:00etatik 15:00etara
- Astelehena, apirilak 2: 13:00etatik 21:00etara
Gipuzkoa eta Lapurdi arteko muga, Biriatuko ordainlekuan (AP-8)
- Osteguna, martxoak 29: goiz osoan izan ohi dira ohikoak arazoak
- Astelehena, apirilak 2: egun osoan izan ohi dira ohikoak arazoak, Frantzia osoan ere jaieguna baita
Araba eta Burgos arteko muga, Armiñongo ordainlekuan (AP-1ek ta A-1ek bat egiten duten lekua)
- Asteazkena, martxoak 28: 15:00etatik 20:00etara
- Osteguna, martxoak 29: 08:00etatik 14:30era
Zirkulazioari buruzko informazioa
Errepidera atera aurretik, 011 telefono zenbakira deitzea aholkatu dute Trafikoa Kudeatzeko Zentrotik, zirkulazioaren egoera ezagutzeko. Erakunde horrek Twitterren eta bere webgunean ere emango du unean uneko informazioa.
Bestalde, EiTBk informazioa emango du eitb.eus-eko zirkulazioaren inguruko webgune berezian eta Radio Euskadiko ordu erdiro eskaintzen dituen albistegietan.