Gizartea -

Indarkeria matxista

Lau gizon atxilotu dituzte Nafarroan azken egunotan indarkeria matxista egotzita

Dagoeneko 2018an 76 pertsona atxilotu dituzte Nafarroan indarkeria matxista dela eta.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zizur Nagusian Berriobeitiko 29 urteko gizon bat atxilotu dute kautelazko neurria urratzeagatik eta bikotekide ohiaren etxera hurbiltzeagatik. Biktimari hurbiltzeagatik aste honetan atxilotzen duten bigarren aldia da gainera.

Iruñean, 24 urteko gizon bat atxilotu dute indarkeria matxista egotzita. Biktimak jarritako salaketaren arabera, bikoteak mehatxu larriak egin zizkien bai berari, baita erasotzailearekin duen alabari ere.

Iruñean ere, 53 urteko gizon bat atxilotu dute adingabeko bati tratatu txarrak emateagatik. Biktimak hematoma ugari zituen eta ondorioz, ustezko erasotzailea atxilotu zuten.

Tuteran, berriz, 37 urteko gizon bat atxilotu dute. Eztabaida baten ostean bikotekideak kolpatu egin zuela salatu du biktimak, eta urruntze agindua eskatu du gizonarentzat.

Dagoeneko 2018an 76 pertsona atxilotu dituzte Nafarroan indarkeria matxista dela eta.

________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko bideoak Nafarroako albisteak Tutera