Gizartea -
Aste Santua
Doako tiket sistema batek bisitari kopurua kontrolatuko du Gaztelugatxen
Tiketak Gaztelugatxen bertan emango dituzte. "Game of Thrones" telesailean agertu zenetik, bisitari kopuruak gora egin du bertan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Doako tiket sistema batek bisitari kopurua kontrolatuko du Gaztelugatxen Aste Santu honetan, Bermeoko (Bizkaia) Udalak jakinarazi duenez.
Tiketak Gaztelugatxen bertan emango dituzte, eta lehen aldia izango da halako sistema bat martxan jarriko duena Bizkaiko Aldundiak.
"Game of Thrones" telesailean agertu zenetik, bisitari kopuruak gora egin du Gaztelugatxen, eta lepo egon ohi da opor garaietan.
Bestalde, Bizkaibusek linea berezi bat jarriko du martxan martxoaren 24tik apirilaren 8ra, Bakiotik eta Bermeotik Gaztelugatxera joateko. Bakion, zerbitzua 08:30ean hasiko da, eta, Bermeo, 09:00etan.