Gizartea -
Katalunia
Tania Varela, Europolen zerrendan agertzen zen emakumerik bilatuena, atxilotu dute
Hiru atxilotze-agindu zeuzkan bere gain Varelak, dirua zuritu eta drogekin trafikatzeagatik.
agentziak | erredakzioa
Esquadra Mossoek Maria Tania Varela Otero -44 urte- abokatu eta David Perez Lagoren (Laureaño Oubiña droga-trafikatzailaren semeordea) bikotekide ohia atxilotu zuten atzo, astelehena, Vilanova i la Geltrun (Bartzelona). Hiru atxilotze-agindu zeuzkan bere gain Varelak, eta Europolen zerrendan agertzen zen emakumerik bilatuena zen.
Ikertzaileek jakinarazi zutenez, Varela leku ezezagunen batean egon da 2014tik hona, eta dirua zuritu eta drogekin trafikatzeagatik zeuden bere bila.
Tania Varela Europolen gaizkile bilatuenen zerrendan agertzen zen, droga trafikoa nazioarte mailan egin eta jarduera horrekin irabazten zuen dirua zuritzen zutela uste baitute.
Gainera, Poliziak Espainiako iparraldeko narkotrafikatzaile talde nagusienean zeregin handia zuela uste du. Izan ere, Espainia iparraldetik Hego Amerikatik ekarritako droga Europa osora zabaltzen omen duten.
Hiru atxilotze-agindu zeuzkan bere gain Varelak, dirua zuritu eta drogekin trafikatzeagatik, Esquadra Mossoek zehaztu zutenez.
Antoni Rodriguez Mossoen Ikerketa Kriminaleko Taldearen buruaren esanetan, aspaldi jasotako informazio baten arabera, Maria Tania Varela Otero Garraf Bartzelonako eskualdean zegoen, hortaz, topatzeko eta zaintzeko operatiboa abiarazi zuten, eta emaitzak eman ditu.
Varela Sitgesen bizi zen, bere alabarekin batera, eta Rodriguezek Laureaño Oubiña eta Sito Miñanco klanekin lotzen du bere jarduera.