Gizartea -

Nafarroan

Gidari bat atxilotu dute Faltzesen droga guztietan positibo eman ostean

Droga-proban positibo emateaz gain, ihes egiten saiatu da eta baimenik gabe zihoan.

Foruzain batek gidariarekin hitz egiten du. Argazkia: Nafarroako Foruzaingoa.
Foruzain batek gidariarekin hitz egiten du.
Foruzain batek gidariarekin hitz egiten du. Argazkia: Nafarroako Foruzaingoa.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzainek gidari bat atxilotu dute Faltzesen, droga guztietan (kalamua, anfetamina, metanfetamina, heroina eta kokaina) positibo eman ostean.

Hasiera batean, Foruzaingoa Faltzesen, NA-6100 errepidean, egiten ari zen errepide kontrol arrunt batetik ihes egiten saiatu da. Agenteek, ordea, ibilgailua geldiarazi dute, eta 38 urteko gidariaren kontrako salaketa jarri dute arau-hauste oso larri bat egotzita (1.000 euroko izuna jartzea eta gidabaimeneko 6 puntu galtzea eragin diezaioke), droga-proban positibo eman baitu.

Alkohol-proba. Test de alcohol. Policia Foral de Navarra.

Droga-proba. Argazkia: Nafarroako Foruzaingoa.

Bestalde, bide segurtasunaren aurkako delitu bat egotzi diote, baimenik gabe gidatzeagatik. Halaber, aldean zeraman heroina konfiskatu eta 601 euroko isuna jarri diote, arau-hauste larri bat egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Drogak argazkiak