Gizartea -
Ez da epidemia jadanik
Gripeak 86 hildako utzi ditu aurten Euskadin, eta dagoeneko ez da epidemiatzat jotzen
Denboraldiaren hasieratik, gripearen ondorioz 2.003 ospitaleratze izan dira, horietatik 409, kasu larriak. Baliteke kasu isolaturen bat oraindik ere agertzea.
agentziak | erredakzioa
Gripeak 86 hildako utzi ditu denboraldi honetan Euskadin, baina eragina epidemia atalasearen azpitik dago jadanik, eta azken astean, aurrekoetan izandako atzerapenaren ildotik, 100.000 biztanleko 49,91 kasu izan dira, atalase epidemikoa 52,52 kasukoa izanik.
Gripe kasu isolaturen bat egon badaiteke ere, zantzu guztien arabera, gripearen jarduera amaitutzat eman da EAEn, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez.
Denboraldiaren hasieratik, gripearen ondorioz 2.003 ospitaleratze izan dira izan dira, eta horietatik 409 kasu larriak izan dira (% 20,41). Kasu larrien %83k, hau da, 343 kasuk arrisku faktoreak eduki arren, %44 besterik ez ziren txertatu (151). Hildakoak 86 izan dira, eta horietatik %40 txertatuta gabe zeuden.
Osasun Sailak berriro azpimarratu du txertatzea komeni dela, gripeari aurre egiteko modurik seguru eta eraginkorrena delako, baita gaixotasunak sor ditzakeen arazoak saihesteko ere, batez ere kolektibo kalteberenen kasuan: 65 urtetik gorako pertsonak, gaixotasun kronikoren bat duten pertsonak eta emakume haurdunak.
Era berean, Osasun Sailak eta Osakidetzak berriro azaldu dute esker ona eta aintzatespena euskal osasun zerbitzu publikoa osatzen duten gizon-emakume guztiekiko, urtero gripearen epidemiak eragiten duen laguntza eskaera handiko aldian berriro ere egindako lan bikainagatik.