Gizartea -
Kea arnastuta
Bi adingabe zauritu dira Bilbon, autobusaren gurpil batek su hartu ondoren
Bi adingabeak, kea arnastuta, Basurtuko ospitalera eraman behar izan dituzte. Gertakaria autobidetik, Juan de Garai kaletik, Bilborako sarbidean jazo da.
Agentziak | Erredakzioa
Bi adingabe kea arnastuta zauritu dira arratsaldean, Bilbon. Euren autobusaren gurpil batek su hartu du autobidetik, Juan de Garai kaletik, Bilborako sarbidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Bi zaurituak Basurtuko ospitalera eraman dituzte.
Ezbeharra 18:00ak aldera gertatu da. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta gurpilaren sua itzali dute. Juan de Garai kaleko sarbidea itxi behar izan dute, eta auto-ilarak sortu dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea