Gizartea -

Bizkaia

Emakume bat ospitalera eraman dute Durangon piztutako sute batean kea arnasteagatik

Etxebizitza bateko sofak su hartu du, eta garrak arin zabaldu dira. Badaezpada, Sanrokebide kaleko 10. zenbakiko eraikina hustu dute.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea piztu da bart Durangoko etxebizitza batean, eta emakume bat eraman behar izan dute ospitalera kea arnastegatik, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra Sanrokebide kaleko 10. zenbakiko etxebizitza batean jazo da, 00:50 aldera. Oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko, sofa batek su hartu du, eta garrak arin zabaldu dira. Etxebizitzako bizilagun bakarra balkoira atera behar izan da eta suhiltzaileek erreskatatu dute.

Emakumea ospitalera eraman dute, kea arnasteagatik ondoezik sentitu baita. Ez omen dago larri.

Badaezpada, eraikina hustu dute suhiltzaileek, baina aireztatu ondoren (40 bat minuturen buruan), euren etxeetara itzuli ahal izan dira bizilagunak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Durango argazkiak