Gizartea -

Indarkeria matxista

Ezgaitasun psikikoa duen emakume bati sexu abusuak egin dizkiote bi gizonek Iruñean

Foruzaingoak aurrekariak dituen 44 urteko iruindar eta Barañaingo 50 urteko bizilagun bat atxilotu ditu.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezgaitasun psikikoa duen emakume bati sexu abusuak egin dizkiote bi gizonek Iruñean, eta Foruzaingoak atxilotu egin ditu, Nafarroako Gobernuak ohar batean jakinarazi duenez.

Atxilo hartutakoak 44 urteko iruindar bat eta Barañaingo 50 urteko bizilagun bat dira. Lehenengoak aurrekariak ditu. Foruzaingoaren arabera, biek biktimaren ahuleziaz baliatu ziren abusuak egiteko.

Emakumeak bien kontrako salaketa aurkeztu du.

-------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Nafarroa Albisteak Matxismoa gaur