Gizartea -
Abisuak
Abisu horia mendialdean haize bortitzak direla eta
Asteazken eguerdira arte iraungo du alertak, 100 km/h-ko haizeteak espero baitira.
agentziak | erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du 18:00etatik bihar eguerdira arte, mendialdeetan izango diren haize bortitzengatik. Izan ere, 100 kilometro orduko boladak espero dira; batez ere, mendebaldean.
Itsasertzean eta babes gabeko tokietan, 60 eta 80 km/h arteko haizeak aurreikusten dira.
Bestalde, Euskalmet Euskal Metereologia Agentziak iragarri du bihar eguerdian zerua hodeituta egongo dela, eta tenperaturek pixkanaka egingo dutela behera.
Ostegunean ere zeruak hodeitsu egongo dira goizetik aurrera. Tenperatura minimoek behera egingo dute eta maximoek, berriz, gora, barnealdean batik bat.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea